Real Unionen jarraituko du Aitor Zulaikak

2015/06/22
Real Unionen jarraituko du Aitor Zulaikak

Duela urte bete hasitako proiektuari jarraipena emango dio Real Unionek. 2015/2016 denboraldian Aitor Zulaika izango da entrenatzaile, eta bere laguntzaileen taldea mantenduko du. Joan den urtean bezala, Donostiako Realarekin egindako akordioari esker izan da posible. Jokalariei dagokienez ere, ahalik eta aldaketa gutxien egitea da Unioneko entrenatzailearen eta klubaren asmoa. Taldearen ehuneko handi batek Stadium Galen jarraituko du. Uztailaren 13an egingo du lehen entrenamendua Real Unionek.