Real Unionen aulkian jarraituko du Asier Santanak
2017/07/07
Bigarren denboraldia egingo du Asier Santana entrenatzaileak Real Unionen. Idiazabaldarrak kontratua luzatu du Realarekin, eta Donostiako klubak Real Unioni utziko dio berriro. 2016-2017 denboraldian, zazpigarren postuan amaitu zuen talde txuribeltzak, Santanaren aginduetara. Real Union B filialari dagokionez, Facundo Ceriani argentinarra izango du entrenatzaile.