Real Unionen ariko dira Tena eta Morcillo
2015/07/30
2015-2016 denboraldiko taldea osatzen amaitzear dago Real Union. Stadium Galera itzuliko dira aste honetan Jon Tena eta Aitor Morcillo, Realak utzita. Atezain irundarrak bigarren urtea izango du utzita. Morcillo, berriz, udan fitxatu du Donostiako taldeak, joan den urtean eman zuen maila handia dela eta. Hala ere, Irunen hazten jarraitzeko aukera emango dio Realak. Beste aurrelari bat behar du orain Aitor Zulaikak taldea osatzeko. Aste honetan, Mikel Alonsoren kontratua berritu du Real Unionek.