REAL UNIONEKO BETERANOEK V. IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE

2022/06/17
REAL UNIONEKO BETERANOEK V. IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE

Ekainaren 25ean izango da, Stadium Galen, eta bertan Real Racing Clubak eta Pau FC-k parte hartuko dute

Hurrengo ekainaren 25ean, Stadium Galen, Real Unioneko Beteranoek V. Irun Hiria Txapelketa ospatuko dute. Etxeko taldeaz gain, Real Racing Clubak eta Pau FC-k ere parte hartuko dute bertan.

Goizeko 11:00etan hasiko da txapelketa, Real Union eta Pau taldeen arteko neurketarekin. 11:40ean, Real Racing eta Pau egongo dira aurrez aurre, eta azkenik, 12:20etan txuribeltzek Real Racingen aurka jokatuko dute partidua. Goiza eta txapelketa borobiltzeko, 13:00etan, sari-banaketa ospatuko da.

Partiduez gain, zozketa bat ere egingo da eta txartelak euro batean salduko dira. Bertan lortutako dirua helburu solidario batera bideratuko dute.