REAL UNIONEKO BETERANOEK PARTIDA JOKATU ZUTEN ARETXABALETAN
Aretxabaletako Klubeko 75. urteurrena ospatzeko, lagunartekoa jokatu zuten txuribeltzen aurka
Igandean, Aretxabaletako Klubeko 75. urteurrenaren ospakizunen barnean, Real Unionek eta Aretxabaletak elkarren aurkako lagunartekoa jokatu zuten Ibarrako zelaian. Urteurrena 2021ean ospatzekoa zen, baina pandemiaren egoera zela eta, aurreko astean egin zituzten ekitaldiak.
Bi taldeek bina berdinduta amaitu zuten neurketa. Real Unioneko jokalariek joko ona erakutsi zuten Aretxabaletaren aurrean, batez ere bigarren zatian, eta azpimarratzekoa izan zen ere Mattin Irazokik sartutako gola. Txuribeltzen aldetik beterano hauek atera ziren zelaira: Costa, Castro, Del Rio, Tubilla, Gurruchaga, Ketxus, Irazoki, Lopez, Gonzalez, Juan Carlos, Aizpiolea, Berges, Avelino, Palenzuela, Olaizola, Ruiz eta Sagües.
Partiduaren aurretik, bi taldeetako jokalariek oroitzapenak trukatzeko aukera izan zuten eta ondoren ere, mokadu bat jan zuten denek elkarrekin. Honen ondotik, Irunera itzuli zen taldea, Real Union eta Leonesaren aurkako neurketaz gozatzeko Galen.
Real Unionetik Aretxabaletari eskerrak eman nahi izan dizkiete gonbidapenagatik. Beteranoek ostegun honetan ekingo diete berriz ere entrenamenduei, datozen konpromisoei begira lanean jarraitu behar baitute.