REAL UNIONEKO BETERANOEK ERREALAREN KONTRA JOKATU ZUTEN

2022/05/24
REAL UNIONEKO BETERANOEK ERREALAREN KONTRA JOKATU ZUTEN
Real Union Beteranoak 1
10 Erreala

Bi taldeak lehen zatian parekatuagoak egon baziren ere, bigarrenean Errealak markagailua hautsi eta garaipen zabala eskuratu zuen

Pasa den igandean, Errealaren Fundazioak antolatuta eta Logikaline enpresaren babesarekin, Real Unioneko Beteranoek eta Errealak elkarren aurkako norgehiagoka ospatu zuten Galeko anexoan. Ikusle ugari hurbildu ziren partidua ikustera eta giro bikaina bizi izan zen klub txuribeltzaren etxean.

Neurketaren lehen zatia nahiko parekatua izan zen bi taldeentzat. Atsedenaldira, 0-2ko markagailuarekin iritsi ziren eta, batez ere, Xabi Prieto eta Iker Alvarezen lana izan zen goraipatzekoa, etxekoen gola bertan behera utzi baitzuten hiru esku-harte eginda. Bigarren zatian aldiz, Errealak bere nagusitasuna erakutsi zuen zelaian eta markagailua hautsi egin zuen 1-10ekoarekin partidua amaituz.

Errealaren zerrendan Real Unionek hainbat jokalari ohik parte hartu zuten, hala nola, Henri Irazokik, Zabalak, Joseba Aguirre, Aizpuruak, Rotetak, Britek eta Larrainzarrek. Hauetako batzuk gainera, Real Unioneko Beteranoekin batera, Donosti Masters Cup txapelketan parte hartuko dute.

Klub txuribeltzetik jakinarazi dutenez, Real Unioneko Beteranoen hurrengo hitzordua ekainaren 25ean izango da. Orduan, San Pedro eta San Martzial jaietako egitarauaren barruan, “Irun Hiria” Torneoaren bostgarren edizioa ospatuko dute. Ongintzazko helburua izango du txapelketa honek eta bertan, Real Racing taldeak parte hartuko duela baieztatu dute.