Real Unionek Victor San Bartolome berritu du hurrengo bi denboraldietarako

2025/03/11
Jokalari bizkaitarrak 2027ko ekainera arte luzatu du klub txuribeltzarekin kontratuta. Denboraldi honetan, 22 partidu jokatu ditu Irungo taldearekin, lau gol sartuz eta asistentzia bat emanez.
Real Unionek Victor San Bartolome berritu du hurrengo bi denboraldietarako

Real Unionek jakitera eman duenez, Victor San Bartolomerekin akordio berri bat sinatu du eta horren ondorioz, jokalari bizkaitarrak bertze bi denboraldi emanen ditu talde txuribeltzean, 2027ko ekainera arte. 

Victor San Bartolome erdilaria 2024ko udan ailegatu zen Real Unionera, Celta de Vigoren bigarren taldetik. Athletic Clubeko harrobian hezi zen eta Basconiatik ere pasatu zen ondotik. Talde galiziarrean egon eta gero, klub txuribeltzera ailegatu zen martxan dagoen denboraldi honetan. Irungo klubeko taldearekin 22 partidu jokatu ditu aurten, lau gol sartuz eta asistentzia bat emanez.