REAL UNIONEK U.D. SAN SEBASTIAN DE LOS REYES IZANGO DU ETSAI IGANDEAN
Neurketa Jose Luis de la Hoz-Matapiñonera zelaian egingo da eguerdiko 12etan
Aurreko asteburuko porrota eta gero, Real Unionek eta Aitor Zulaikak argi dute indarberritzea beharrezkoa dela. Racing-en kontrako neurketak taldea lur jota utzi zuela aitortu du entrenatzaileak gaurko prentsaurrekoan: “Lurrera bota gintuzten, baina altxatu gara eta horrek gogorrago egingo gaitu”. Horrela, astezkenetik hurrengo hitzorduari begira lanean dabiltzala aipatu du Zulaikak eta taldea ondo dagoela ere onartu du.
U.D. San Sebastian de los Reyes taldea arerio zaila izango dela argi du taldeak, “etxeko partiduak kontuan hartuta bakarrik liderrak izango lirateke: lau partidu irabazi eta bat berdindu” egin dutela esan du entrenatzaileak. Oso talde ona dela ere gaineratu du, “jokalari oso onak ditu eta jokalariak oso ondo bateratzen ditu entrenatzaile on batek”. Hala ere, taldeak indartsu abiatuko du larunbatean Madrilerako bidea eta Zulaikak ziurtatu duenez, “ahaleginduko gara gauzak oso zail jartzen partidu on bat eginez”.
Lesionatuen baitan
Hurrengo hitzordurako Anatz Elizondo prest egongo dela uste du Real Unioneko entrenatzaileak. Beobide eta Vivancos, aldiz, “azkeneko momentu arte zalantzan egongo direla” ere ezagutarazi du, baita Sergio Llamas galtzeko zorian daudela.