REAL UNIONEK PUNTUAK GALDU ZITUEN LUGON

2023/10/30
REAL UNIONEK PUNTUAK GALDU ZITUEN LUGON
CD Lugo 2
0 Real Union Club Irun

Bigarren zatian sartu zituzten etxekoek golak eta 2-0eko markagailuarekin bukatu zen partidua Real Unionentzat

Real Unionek Anxo Carron galdu zituen puntuak atzo eguerdian, CD Lugo taldearen kontra. Golik gabeko lehen zatiaren ondotik, bigarrenean ailegatu ziren etxekoen biak. Thiagok lehenik eta Willyk ondotik sartu zituzten bi golak eta puntuak Lugon gelditu ziren.

Fran Justoren taldeak 2-0 galdu zuen Lugoren kontra atzo eguerdian. Lehen zati ezin hobe bat jokatu zuen bisitariak, baina ezin izan zituzten golak sartu. Alain Oyarzunek izan zituen aukerak, bi kornerren jaurtiketetan, baina ez zuen asmatu. Aurkariak ere bertze bi abagune izan zituen, baina Irazustak ongi gelditzen jakin zituen.

Bigarren zatian aldiz, ailegatu ziren etxekoen golak. Lehen aukera Solisek izan zuen, berriz ere Alain Oyarzunen jokaldi baten ondotik. Hala ere, gola Lugok sartu zuen, 59. minutuan, Thiagoren eskutik. Horrez gain, 77. minutuan, errenta oraindik ere gehiago handitu zuen galiziar taldeko Willyk. Besoak jeitsi gabe, Real Union saiatzen segitu zuen, baina ezin izan zuen tartea murriztu eta hutsean gelditu zen bere markagailua.

Porrota jaso ondotik, heldu den jardunaldia etxean jokatuko du talde irundarrak. Azaroaren 5ean, igandean, Galen jasoko du RC Deportivo, arratsaldeko 16:00etan.

(Argazkia: CD Lugo)