Real Unionek porrota jaso zuen Segovian

2024/10/21
Gimnástica Segovianak 3-0 garaitu zuen talde txuribeltza, nahiz eta Mikel Llorenteren jokalariek lehen zati ona egin. Edonola ere, denboraldi hasiera honetan jokatutako partidurik txarrena egin zuten irundarrek Mikel Bengoa kirol zuzendariaren hitzetan.
Real Unionek porrota jaso zuen Segovian
Gimnástica Segoviana 3
0 Real Union Club

Real Unionek porrota jaso zuen atzo arratsaldean Gimnástica Segoviana taldearen kontra. Aurkariak 3-0 irabazi zuen bere etxean eta punturik gabe utzi zituen txuribeltzak. Mikel Llorente entrenatzaileak, hala ere, zantzu positiboak atera ditu partidurik, lehen zatian itxura ona eman baitzuen bere taldeak, nahiz eta ezin islatu hori markagailuan. 

Lehen zatian nahiko parekatua izan zen Gimnástica Segoviana eta Real Unionen arteko neurketa. Ez talde batez ezta bertzeak ere ez zuen aukera argirik eduki gola sartzeko. Hala ere, aitzinetik joan zen etxeko taldea atsedenaldira. Penalti baten bidez Davok lortu zuen aldageletara 1-0ekoarekin joatea. 

Berrogeita bost minutu horietako azkenekoan erakutsitako indarra aprobetxatu zuen Segovianak bigarren zatiaren hasieran tartea handitzeko. 49. minutuan, Quique Riverok irritada bat eduki zuen eta Tellechea Wrighten aitzinean gelditu zen bakarrik, etxeko taldearen bigarren gola eskuratuz. Bortz minutu beranduago, hirugarrena sartzeko gai izan zen Segoviana ere, berriz ere Davoren eskutik. Partidua erabakita gelditu zen honela, nahiz eta Real Unionek ez zuen amore eman. Gola bilatzen saiatu zen eta aukera garbi bat eduki zuen tartea murrizteko, Sergio Benitoren eskutik lehenbizi eta Alberto Cayargaren aldetik bigarrenez. Ez zen posible izan eta azkenik, hiru puntuak Segovian gelditu ziren.