Real Unionek porrot mingarria jaso zuen Zubietan
Real Unionek 5-0 galdu zuen pasa den larunbatean Zubietan, Reala B taldearen kontra. Lehen zatian hiru gol sartu zituen etxeko taldeak eta txuribeltzak ez ziren hori iraultzeko gai izan. Bigarren zatian, bertze bi gol sartuta, nagusitasunez garaipena eskuratu zuten donostiarrek.
Neurketa hasi eta hamahirugarren minutuan sartu zuen Sansek lehen gola, Mikel Rodriguezek eskutik. Real Uniongo Quintana eta Obietak aukera bana izan zuten emaitza berdintzeko, baina ezin izan zituzten jaurtiketak errematatu. Bederatzi minutu berriz, donostiarrak izan ziren aldea handitu zutenak, bigarren gola sartuz, oraingo honetan Ekain Orobengoari esker. Ordu erdia pasta, hirugarrena ere lortu zuen Sergio Franciscoren taldeak. Mikel Gotik sartu zuen, eskuinetik egindako erdiraketa baten ondotik. Atsedenaldia baino lehen, talde txuribeltzak aukera izan zuen markagailuko aldea murrizteko, baina ez zuen lortu. Olaortuaren buruz egindako erremate bat izan zen saiakera hau, baina etxekoen defendatzaile batek ongi baztertu zuen jaurtiketa.
Bigarren zatia hasi eta berehala aldiz, Realak laugarren gola sartu zuen, Arkaitz Mariezkurrenari esker. Baloia goitik lapurtu zuten eta Mariezkurrenak jaso. Azken hau Wrighten aitzinean geratu zen eta modu eroso batean lortu zuen 4-0ekoa. Hamaika minutu beranduago, bostgarren eta azken gola ere egin zuen Sansek. Mikel Gotik sartu zuen hau ere. Azken minutuetan Aitor Aranzabe izan zen ohorezko gola sartzeko puntuan egon zen jokalaria, baina honek ere ez zuen asmatu, talde aurkariaren atzelari batek atepetik desbideratu zuelako jaurtiketa.
Porrot mingarria izan zen hau Real Unionentzat eta burumakur bueltatu ziren etxera. Honen inguruko hausnarketa egin behar dutela ere aipatu zuen Mikel Bengoa kirol zuzendariak eta asteburu honetako neurketa ongi prestatu, bertan puntuak irabatzeko bai ala bai. Heldu den igandean, azaroaren 24an, Stadium Galen arituko da talde txuribeltza, Ourenseren kontra, 12:00etan.