REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO DENBORALDI HASIERAKO I. TORNEOAN PARTE HARTUKO DU

2022/08/17
REAL UNIONEK LEHEN RFEF MAILAKO DENBORALDI HASIERAKO I. TORNEOAN PARTE HARTUKO DU

Hirugarren Maila Nazionaleko Futbol Kluben Elkarteak sortutako ekimena asteburu honetan ospatuko da Madrilen

Datorren asteburuan, abuztuak 19 eta 20, Real Unionek Lehen RFEF Mailako Denboraldi Hasierako I. Torneoan parte hartuko du, Linares Deportivo, R.B. Linense, Rayo Majadahonda eta UD Sanse taldeekin batera. Txapelketa hau Hirugarren Maila Nazionaleko Futbol Kluben Elkarteak sortutako ekimena da eta San Sebastian de los Reyesen (Madril) kokatzen den Gabriel Pedregal Futbol Zelai Gunean ospatuko da.

Txapelketa honetan lau talde arituko dira eta denak denen kontra lehiatu beharko dira bi egunez. Ligaxka moduko partida hauek 45 minutukoak izanen dira. Real Unionen lehenengo aurkaria UD Sanse izanen da, ostiralean 20:30ean. Egun berean, 21:30ean, R.B. Linenseren aurka arituko da talde irundarra. Larunbatean berriz, goizean lehiatuko dira txuribeltzak: 10:00etan Linares Deportivoren aurka eta 11:00etan Rayo Majadahondaren kontra.

Torneoak bi helburu nagusi izanen ditu, elkartetik adierazi duten moduan. Alde batetik, elkarteak dituen helburuak ezagutaraztea, beti ere Lehen RFEF mailan aritzen diren taldeen aldekoak izanen direnak. Beste aldetik, kudeaketa-eredu berriak ezartzea, talde hauei baliabide ekonomiko gehiago eskuratzera lagunduko dietenak.