Real Unionek lehen aldiz galdu zuen etxean Ourenseren kontra

2024/11/25
Talde txuribeltzak 0-1eko markagailuarekin porrota jaso zuen atzo Stadium Galen, Ourense taldeak penaltiz sartutako gol baten ondotik. Denboraldiko etxeko lehen porrota izan zen irundarrentzat.
Real Unionek lehen aldiz galdu zuen etxean Ourenseren kontra
Real Union Club 0
1 Ourense CF

Real Unionek 0-1 galdu zuen atzo eguerdian, Stadium Galen, Ourense CFren kontra. Denboraldiko etxeko lehen porrota izan zen talde txuribeltzarentzat. Aurkariak penaltiz lortu zuen gola, Fullanaren eskutik, 61. minutuan. 

Lehen zatian hainbat aukera izan zituen Real Unionek, markagailuan aitzina hartzeko. Marqueta Ourenseko atezaina berriz, fin ibili zen eta Victor San Bartolomeren, Iker Bilbaoren eta Sergio Benitoren aukera banak ongi gelditu zituen. Horrela, hutsera berdinduta joan ziren bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatian berriz, aurkariak lortu zuen lehen gola sartzea, ondotik garaipenaren gola izan zena galiziarrentzat. 59. minutuan, Sergio Santosek talde bisitariko erasotzaile bat heldu zuen area barruan eta epaileak penaltia adierazi zuen. Fullanak ongi aprobetxatu zuen aukera eta baloia sarera bidali zuen, 0-1eko behin-betiko markagailua lortuz. 

Hiru puntuak galduta, heldu den astean Lugora bidaiatuko du Real Unionek, bertako CD Lugoren kontra lehiatzeko. Neurketa igandean ospatuko da, 15:30ean.  

Mikel Llorente entrenatzailearen balorazioa.