REAL UNIONEK LA NUCIAREN AURKA BERDINDU ZUEN

2022/10/03
REAL UNIONEK LA NUCIAREN AURKA BERDINDU ZUEN
CF La Nucia 1
1 Real Union Club de Irun SAD

Bigarren zatian Nacho Sanchezek lortu zuen bana berdintzea eta beraz, beste puntu bat batzea sailkapenean

Real Unionek bana berdinduta bukatu zuen La Nuciaren kontra jokatutako neurketan. Lehen zatian etxeko taldea aurreratu zen, Pinak sartutako gol batekin, eta azken 45 minutuetan Nacho Sanchezek sartu zuen berdinketarako gola. Hiru neurketa jarraian galdu ondoren, talde txuribeltzak puntu bat batu zuen atzo sailkapenean.

Lehen zatian etxeko taldea izan zen nagusi eta beraiek izan zituzten gola sartzeko aukera guztiak. Real Unionek bakar bat izan zuen, baina Miguel Santosen erdiraketa Jaume Valensen eskuetara joan zen. Azkenik, 39. minutuan, La Nuciak gola eskuratu zuen eta horrela, markagailua beraien alde ezarri zuten. Pinak egin zuen gola, buruz egindako jaurtiketa batekin.

Atsedenalditik bueltan, talde txuribeltzak baloiaren jabetza edukitzeko saiakera gehiago egin zituen. Lehen aukerak La Nuciarentzat izan ziren berriz, baina ezin izan zituen errematatu. Aldiz, Real Unionek, gola sartzeko lehen abagunea aprobetxatu eta markagailua berdintzea lortu zuen. Nacho Sanchezek sartu zuen baloia sarera, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Horrela, bana berdinduta bukatu zuten bi taldeek norgehiagoka, eta Real Unionek puntu bat batzea lortu zuen sailkapenean, hiru neurketa jarraian galdu ondotik.