REAL UNIONEK JULIAN LUQUE FITXATU DU

2022/08/24
REAL UNIONEK JULIAN LUQUE FITXATU DU

Real Racing Clubeko harrobian hezitako jokalaria da Luque eta denboraldi baterako sinatu du talde txuribeltzarekin

Real Unionetik atzo jakinarazi zutenez, Julian Luquek eta Irungo klubak akordio bat sinatu berri dute eta horren arabera, erdilaria denboraldi batez arituko da Aitor Zulaikaren taldearekin.

Real Racing Clubeko harrobian hezitako jokalaria da Luque eta bere ibilbide profesionalean zehar beste hainbat taldeetan ere aritua da, hala nola, SønderjyskE-n, RCD Espanyol “B"-n, CD Guijuelon, CyD Leonesan eta Zamora CF-n.

Erdilari kantabriarra oso pozik azaldu da sinatutako akordio honekin eta bere onena emateko prest dagoela ere adierazi du: “Oso pozik nago Real Unionek nigan jarri duen konfiantzagatik eta lehiaketa hasteko gogo handiarekin nago”.