REAL UNIONEK IZARRAREN AURKA EMANGO DIO AMAIERA DENBORALDI-AURREARI

2021/08/17
REAL UNIONEK IZARRAREN AURKA EMANGO DIO AMAIERA DENBORALDI-AURREARI

(Argazkia: Gio Batista)

Orain arte Aitor Zulaikaren taldeak jokatu dituen bost lagunartekoetan, hiru garaipen eta porrot eta berdinketa bana bildu ditu.

Larunbaterako aurreikusita zegoen Real Union eta Izarraren arteko lagunartekoa ostiralera (18:30ean) aurreratu eta honekin, denboraldi-aurreari amaiera emango dio talde txuri-beltzak. 11 egun geratzen dira Real Unionek 1.Federazio berriko lehen neurketa joka dezan DUX Internazional taldearen aurka, baina, horren aurretik, Stadium Galen denboraldi-aurreko azken testean Izarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Pasa den asteburuan, Robresen Ebroren aurka lehiatu behar zen, baina aurreikusita zegoen beroa medio, bi taldeek lagunartekoa bertan behera uztea erabaki zuten.

Santanderreko Racingen norgehiagokaren antzera, Real Unioneko abonatuek neurketaren nondik norakoak zuzenean jarraitzeko aukera izango dute. Talde txuri-beltza abonatuak gehitzeko kanpainan murgilduta dabil eta dagoeneko 1.093 dira urteko txartela eskatu duten pertsonak.

Real Unionek jokatutako lagunartekoen emaitzak: 

Uztailak 28: Real Union Club 1 – Arenas Club

Uztailak 31: Real Union Club 2 – 2 Santanderreko Racing

Abuztuak 4: UD Mutilvera 0 – 2 Real Union Club

Abuztuak 7: Real Union Club 3 – 1 Real Sociedad C

Abuztuak 11: Real Union Club 0 – 2 Bilbao Athletic