Real Unionek hutsera berdindu zuen Tarazonaren kontra
Real Unionek eta Tarazonak denboraldiko bostgarren jardunaldiari zegokion neurketa jokatu zuten atzo arratsaldean. Berriz ere euria izan zen protagonista eta zelaia putzuz betea zegoen, bi taldeei gola sartzeko aukerarik eman gabe. Horrela, hutsera berdinduta bukatu zuten partidua, puntu bana batuz bakoitzaren sailkapenean.
Talde txuribeltzak izan zuen jardunaldiko lehen aukera. Quique Riverok area ertzea baloia jaso eta jaurtiketa egin zuen, Fuoli luzatzera behartuz. Edonola ere, Tarazona bere lekua hartzen joan zen etxeko zelaian, baloi luzeen bitartez. Ordu erdia pasatuta, izan zuten azken hauek lehen abagunea. Fuentesek hartu zuen baloia, jaurtiketa luze baten ondotik, eta Irazustaren aitzinean gelditu zen bakarrik. Txuribeltzen kapitainak ongi kefenditu zuen atea eta berdinketari eustea lortu zuen atsedenaldira bidean.
Bigarren zatia hasi eta hamabost minutura, berriz ere etxekoek izan zuten markagailuan aitzina hartzeko aukera. Hala ere, Irazustak ongi gelditu zuen. Hurrengo aukera, Real Unionena izan zen, 68. minutuan. Asier Benito saiatu zen orduan, hegaletik korrika zihoala, area ttikian sartzen, baina inor ez zen ailegatu errematatzera. Aukera gehiago sortu gabe, ez talde batek ez bertzeak ere, neurketa hutsean bukatu zen.
Euriak ez zuen etenik eman eta guztiz baldintzatu zuen jokoa. Berdinketak puntu bat balio izan dio Real Unioni, eta galdu gabe segitzen du oraindik. Heldu den asteburuan, Andorra bisitatuko du Mikel Llorenteren taldeak, igandean (urriaren 6an), 12:00etan.