Real Unionek hirugarren garaipena segidan lortu zuen Barakaldon

2025/02/03
Sergio Benitok sartutako bi golei esker, talde txuribeltzak hiru puntuak ekarri zituen etxera bueltan Lasesarretik. Urte hasiera honetan, hiru garaipen segidan lortuta, sailkapeneko hamaikagarren postuan sailkatu da Albert Carbóren taldea, 29 punturekin guztira.
Real Unionek hirugarren garaipena segidan lortu zuen Barakaldon
Barakaldo CF 0
2 Real Union Club

Real Unionek 0-2ko markagailuarekin garaitu zuen atzo Barakaldo Lasesarren. Zaila zirudien arren, talde txuribeltzak partiduari aitzin egin eta jardunaldiko hiru puntuak poltsikoratzea lortu zuen, Sergio Benitok bigarren zatian sartutako bi golei esker. Sailkapeneko hamaikarren posturaino igo da orain talde irundarra, eta 29 puntu ditu guztira. 

Lehen zatia hutsera berdinduta bukatu ondotik, bigarren zatian ailegatu ziren Real Unionek garaipenaren bi golak. 47. minutuan sartu zuen Sergio Benitok lehena. Real Union hiru laurdenera iristea lortu zuen, baina baloia galdu zuen orduan. Edonola ere, argi ibili ziren, izan ere, Barakaldok akatsa egin zuen defenditzerako garaian eta Benitok baloia berreskuratu eta gola lortu zuen. 22 minutu beranduago, jokalari berak jardunaldiko bigarrena ere eskuratu zuen. Kontraerasoan atera zen talde irundarra, bere zelaian lapurtu ondotik, eta Victor Eimilek pasea egin zion Benitori honek baloia sarera bidaliz. 

Garaipen hau hirugarren segidan izan da Real Unionentzat, 2025 urtea porrotik jaso gabe hasiz. Hiru puntu gehiago batuta, sailkapeneko hamaikagarren postura igo da talde irundarra, 29 punturekin. Heldu den igandean, otsailaren 9an, etxean hartuko dute Albert Carbóren mutilek Unionistas de Salamanca (12:00). 

Aitor Aranzabe jokalariak egin du neurketaren balorazioa.