REAL UNIONEK HIRU PUNTU BATU ZITUEN LEZAMAN

2023/01/16
REAL UNIONEK HIRU PUNTU BATU ZITUEN LEZAMAN
Bilbao Athletic B 0
1 Real Union Club de Irun SAD

Nacho Sanchezek errematatutako gol bati esker, txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Bilbao Athletic B-ren kontra

Real Unionek hiru puntu gehiago batu ditu sailkapenean, atzo Bilbao Athletic B taldea Lezaman garaitu ostean. Etxekoek gidatu zuten neurketako 90 minutuetan, baina Alain Oyarzunek jaurti eta Nacho Sanchezek errematatu zuen baloi bati esker, 0-1ekoa ezarri zuen David Movillaren taldeak eta beraz, garaipenarekin itzuli zen etxera.

Partiduaren zortzigarren minutuan izan zuen Bilbao Athletic-ek lehen aukera. Hala ere, Real Union ez zen kikildu eta bi minutu beranduago etorri zen bere erantzuna. Bi taldeek ere ezin izan zuten markagailuan aurreratu lehen minutu horietan, baina 0-1ekoa ezartzeko zorian egon zen talde txuribeltza lehen ordu laurdenean. Hain zuzen ere, Ivan Perezek gola sartu zuen, baina epaileak jokoz kanpoko jokaldia izan zela ebatzi zuen, beraz eskuratutako puntua baliogabetzea erabaki zuen. 33. minutuan, gainera, Jon Ander area barruan lurrera botatzeagatik, talde txuribeltzak penaltia eskatu zuen, baina epaileak ez zuen honen aurrean erantzun. Are gehiago, minutu bat beranduago, txartel gorria atera zion Montorori talde aurkariko erasotzaile bat jotzeagatik.

Markagailua hutsean eta jokalari bat gutxiagorekin hasi zuen Real Unionek jardunaldiko bigarren zatia. Orduan ere etxeko taldea izan zen nagusi, baina kontraerasoan argi ibili ziren David Movillaren mutilak. 77. minutuan, Seguinek izan zuen gola sartzeko aukera, baina ez zuen asmatu. 79. minutuan, ordea, partida erabakiko zuen jokaldia iritsi zen. Alain Oyarzunek baloia luze jaurti eta Nacho Sanchezek Ispizuaren aitzinean asmatzeko aukera izan zuen. Horrela, 0-1ekoa ezarriz, Real Unionek garaipena eskuratu zuen eta hiru puntu garrantzitsu batu zituen sailkapenera.

(Argazkia: Athletic Club)