REAL UNIONEK GARAIPENA ESKURATU ZUEN ETXEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia jokatu zuen pasa den larunbatean, maiatzaren 18an. Stadium Galen jokatzen zuen azken partidua izan zen eta garaipenarekin bukatu zen. Talde txuribeltzak 2-1 irabazi zion Fuenlabradari, Imanol Bazek luzapenean sartutako gol bati esker. Hiru puntu poltsikoratuta, aitzinera pausu bat eman du taldeak maila mantentzeko lehian.
Lehen zatiaren hamargarren minutuan sartu zuen Real Unionek lehen gola, Escobarren eskutik. Etxeko taldeak kontrolpean zuen neurketa eta sentsazio onekin jokatzen ari zen. Hala ere, atsedenaldira bidean, berdinketaren gola ailegatu zen. Fuenlabradako Fer Ruizek atean asmatu eta aldageletara banako berdinketarekin joan ziren bi taldeak.
Bigarren zatian, berriz ere indartsi zelairatu zen Real Union. Talde bakoitzak aukera bana eduki zuen markagailua euren alde jartzeko, baina luzapenera bitarte ezin izan zuten behin-betiko emaitza lortu. 93. minutuan aldiz, Imanol Bazek buruz gola sartu eta ordun bai, garaipena eskuratu zuen talde txuribeltzarentzat.
Hiru puntu poltsikoratuta, Real Unionek hurbilago du salbazioa. Oraindik, matematikoki ez badu lortu ere, aitzinera pausu garrantzitsu bat eman du eta soilik puntu batek ahalbidetuko dio maila mantentzea. Heldu den larunbatean, 19.00etan, Deportivo bisitatuko du Fran Justoren taldeak.
(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)