REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur fubtolarientzat. Helburua partehartzaileek esperientzia polita bizitzea izanen da, baita futbolaz eta ariketa fisikoaz disfrutatzea ere, giro onean eta denen arteko elkarbizitzan.
Klub txuribeltzak futbol entrenamenduez gain, jolasak ere gehitu ditu udako campusean. Futboleko pasioa garatzeko espazio bat sortu nahi du Irungo klubak, seguru eta bizigarria, baina baita bizimodu aktibo eta osasungarria sustatu ere. Horretarako, uztailean zehar jarduera desberdinak eskainiko dizkie 2011 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei. Lau astez ariko dira programa lantzen eta partehartzaile bakoitzak erabakiko du zein edo zenbat asteetan izena emanen duen (uztailaren 2tik 5era; uztailarekn 8tik 12ra; uztailarekn 15etik 19ra; uztailaren 22tik 26ra).
Prezioari dagokionez, astebetez partehartzeak 85 euroko kostua izanen du, bi astez 135 eurokoa, hiru astez 185 euroko eta lau astez 235 eurokoa. Campusa Stadium Galen ospatuko da goizez, 9:00etatik 13:00etara (zaintza zerbitzua eskainiko da 8:30etik 9:00etara eta 13:00etatik 13:30era). Futbola praktikatzeaz gain, txangoak, hondartzara irteerak, bisitak, hitzaldiak, proiekzioak eta jolas desberdinak ere eginen dira.
Izen ematearekin batera, kamiseta, galtzak, galtzerdiak eta motxila emanen zaie opari gisa partehartzaileei eta autobusean eginen dituzteen desplazamenduak, baita hamaiketakoa ere iskripzioaren prezioan sartuko da. Izen emateak irekita daude, ekainaren 26ra bitarte, hurrengo estekan: https://realunionclub.compralaentrada.com/experiencias