Real Unionek ezin izan dio Logroñesi golik sartu

2016/12/05
Real Unionek ezin izan dio Logroñesi golik sartu

REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Urkizu, Martins, Senar, Esnaola, Ozkoidi (Rodellar, 81'), Alonso, Mujika (Arriaga, 69'), Juan Domínguez, Eizmendi (Galán, 62').

LOGROñéS: Miguel (Felipe, 49'), Rico, Paredes, Caneda, Pazó, Amelibia, Salvador (Luca Ferrone, 85'), Javi Rey, Mendi (Reguilón, 67'), Muneta, Espina.

Hutsean amaitu zen, igandean, Real Unionen eta Logroñesen arteko lehia. Norgehiagoka orekatua izan zen. Errioxarrak hobeto aritu ziren lehen zatian, txuribeltzak, berriz, bigarrenean. Abagune onena, ordea, Logroñesek izan zuen, 93.minutuan. Otañok ekidin zuen gola. Zazpigarren jardunaldia du Unionek galdu gabe. Azken lau neurketetan, gainera, ez du golik jaso. Talde sendoa da Asier Santanarena. Sailkapeneko hirugarren postuan dago, Albacete liderrak baino zazpi puntu gutxiagorekin.