REAL UNIONEK ETXEAN JOKATUKO DITUEN HURRENGO HIRU PARTIDUETARAKO SARREREN ESKAINTZA ZABALDU DU

2023/10/17
REAL UNIONEK ETXEAN JOKATUKO DITUEN HURRENGO HIRU PARTIDUETARAKO SARREREN ESKAINTZA ZABALDU DU

"Rock & Roll Txuribeltza Stadium Galen" lelopean, 3x2ko eskaintza izanen da 14 urtetik gorako zaleen sarreretan

Real Unionek eskaintza berezia egin du lehen taldeak Galen jokatuko dituen hurrengo hiru partiduetarako. Txuribeltzek urriaren 22an (16:00) Ponferradina jasoko dute, azaroaren 5ean (16:00) RC Deportivo eta azaroaren 18an (18:00) Club Gimnastic. Horrela, hiru partiduetarako sarreretan 3x2ko eskaintza eginen dute klubetik, 14 urtetik gorako zaleentzat. Sarrerak online erosi ahal izanen dira soilik, hurrengo estekan: https://realunionclub.compralaentrada.com/packs- eventos/oferta-rock-roll