REAL UNIONEK ETA VAQUERO STUDIO-K AKORDIOA BERRITU DUTE

2022/12/22
REAL UNIONEK ETA VAQUERO STUDIO-K AKORDIOA BERRITU DUTE

2023ko ekainera bitarte jarraituko dute diseinu grafikoko enpresak eta futbol klubak elkarlanean

Real Unionek eta Vaquero Studiok orain arte zuten akordioa berritu dute, 2023ko ekainera bitarte. Ivan Vaquero irundarraren diseinu grafikoko enpresak beraz, Real Union Klubeko lerro kreatiboa diseinatzen jarraituko du.

Hogei urte baino gehiagoko esperientzia du Vaquero Studio diseinu grafikoko enpresako Ivan Vaquero diseinatzaileak eta Gipuzkoako eta Madrilgo publizitate agentzietan lan egin du urte hauetan guztietan. Gainera, irundarrak Ikusi eta Madrilgo Eskubaloi Federazioarekin egin du lan, baita Bidasoako bertze enpresa eta marka aunitzekin ere, hala nola, Aginagalde Teknifikazio Campusarekin eta Marina Aguinagalde Argazkilaritzarekin.

Real Unionek jakinarazi duenez, akordio hau berritzearen helburua “klubaren komunikazioak hobetzen jarraitzea da, zaleek eredu berberak idetifika ditzaten Real Unionekin zerikusia duten informazio guztietan”.