REAL UNIONEK ETA LOMEÑAK AKORDIO BAT SINATU BERRI DUTE

2022/04/13
REAL UNIONEK ETA LOMEÑAK AKORDIO BAT SINATU BERRI DUTE

Irungo Lomeña enpresa Real Unioneko babesle izango da datorren urtean

Real Union eta Lomeña adostasun batera iritsi ondoren, enpresa irundarrak klub txuribeltza babestuko du heldu den urtean. Lomeña fatxadak zaharberritzen, barrualdeak margotzen eta etxebizitzak isolatzen 20 urteko esperientzia duen enpresa da.

Iparralde Hiribidean kokatua du bere egoitza Lomeñak eta 20 urte daramatza Iparraldean eta Gipuzkoan obrak egiten. 1999. urtean hasi ziren Iñigo eta Gorka anaiak margolari lanetan Paco Lomeña aitarekin batera. Zortzi urte beranduago, bi anaiek Lomeña enpresa sortu zuten, ofizialen eta teknikarien lan profesionalean eta iraunkortasun handiko zaharberritzeetan oinarritzen den filosofia jarraituz, eraikinak epe luzera mantentzeko gastu gutxiago eginez.

Gorka Lomeñak, hitzarmen honekin, Real Union egiten ari den aldaketetan lagundu nahi duela adierazi zuen: “Bizilagunak gara. Stadium Galetik gertu gaude. Klubean gertatzen ari den aldaketa ikusten ari gara eta lagundu nahi dugu”.

Igor Emeryk, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak, “partida egun batean Iparralde Hiribidetik Galera iristean Lomeñako fatxada margotua ikustea familiarra den zerbait bihurtu da gure zaletuentzat. Orain, hazten laguntzeko ere badatoz, eta eskerrak eman nahi dizkiegu”, aipatu zuen.