REAL UNIONEK ETA GAZTELUMENDI TABERNAK EUREN ARTEKO AKORDIOA BERRITU DUTE
Klubaren eta tabernaren arteko akordioa 2023ko ekainera bitarte luzatu dute
Real Unionek eta Gaztelumendi tabernak euren artean duten babes-akordioa berritu dute 2023ko ekainera bitarte. 1942ko urtarrilaren 1ean ireki zituen Gaztelumendi tabernaren ateak Angel Gaztelumendik, eta ia 80 urteko ibilbidearen ondotik, euskal sukaldaritza tradizionalaren erreferente izaten segitzen du.
Klub txuribeltzak eta Irungo tabernak orain arteko lankidetza konpromisoa berritu dute. Duela hiru urtetatik tabernaren jabea den Antonio Nataliorekin sinatu dute akordioaren berritzea denboraldi honen bukaerara arte. Irungo erdigunean dago kokatuta taberna eta, ia 80 urteren ondotik, euskal sukaldaritza tradizionalaren erreferentea izaten segitzen du. Gainera, Nataliok ukitu berritzaileak eman dizkio Gaztelumendiri, bertzeen aldean bereizteko.
1942ko urtarrilaren 1ean ireki zituzten Gaztelumendi tabernaren ateak. Angel Gaztelumendi izan zen ostatua ireki zuena eta poteo eta bazkariak emateko taberna klasikoa bilakatu zen berehala. 70. hamarkadan berriz, Antxon Basabe eta Adela Salvatierra senar-emazteek hartu zuten taberna kudeatzeko ardura eta aldaketa garrantzitsu bat egin zuten bertan. Izan ere, ondoko lokala eskuratu zuten eta taberna handitu zuten. Gainera, gozotegia ere egin zuten bertan eta jatetxea lehen solairuan mantendu zuten.
80. hamarkadan, Javier Basabe semea bilakatu zen Gaztelumendiren jabea eta orduan bertze aldaketa bat egin zen tabernan, gozotegia alde batera utziz eta jatetxeari bultzada berria emanez. 2004ean, Angela Basabe iritsi zen negoziora eta, Felix Manso sukaldariarekin batera, eraldaketa bat egin zen berriz ere establezimenduan. 2019az geroztik ordea, Antonio Natalio da Gaztelumendiren arduraduna eta ostatuari bere ukitua eman badio ere, Antxon jatetxeak zuen esentzia mantentzen jakin du.