REAL UNIONEK ENPRESEN ARTEKO III. TORNEOA ANTOLATU DU

2024/06/07
REAL UNIONEK ENPRESEN ARTEKO III. TORNEOA ANTOLATU DU

Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte

Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du aurten Galeko anexoan. Guztira, zortzi taldeek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta bihar, ekainaren 8an, eginen den lehiaketan. Txapelketa ligaxka moduan jokatuko da eta bi multzotako lehenak sailkatuko dira finalerdiak jokatzeko. Hirugarrenez antolatzen den txapelketa hau klub txuribeltzeko babesle eta laguntzaileei zuzenduta dago eta futbolaren inguruan disfrutatzeko helburu nagusia du, euren arteko harremanak sustatzeko asmoz. 

(Argazkia: Mikel Blasco)