REAL UNIONEK DENBORALDIA FEDERAZIO KOPAREKIN HASIKO DU

2020/09/22
REAL UNIONEK DENBORALDIA FEDERAZIO KOPAREKIN HASIKO DU

Talde txuribeltzak fase autonomikoko finala Balmaseda eta Urdulizen neurketako garailearen aurka jokatuko du.

Real Unionek aurtengo denboraldian ez du aukerarik galdu nahi titulu bat eskuratzeko, duela bost urte bezala, Federazio Kopa irabazi nahi du. Orduan, Aitor Zulaika zen Real Unioneko entrenatzailea, zeinek daki aurtengo txapelketan balentria errepika dezaketen.

Irundarrek, urriaren 18an ligari hasiera emango dion denboraldi-aurre batean murgilduta, Federazio Kopan izena emateko urratsa eman dute. 2015ean txapelketa irabazi bazuten ere, azken urteetan txapelketan honetan taldea ez da ondo moldatu txapelketa honetan. Azken urtean, adibidez, Durangoko Kulturalaren eta Urdulizen aurkako kanporaketa ezin izan zuen gainditu Real Unionek.

Aurten Urduliz errepikatuko dute arerio bezala, baina Durangoko Kulturalaren ordez, Balmaseda sartu da kanporaketan. Bizkaitarren arteko lehia asteburu honetan izango da eta garaileak Real Unionek aurka jokatuko du irailaren 30ean. Beraz, Real Unionen 2020-2021 denboraldiko lehen neurketa ofiziala Federazio Kopako kanporaketa izango da.