REAL UNIONEK DENBORALDI BERRIA PORROTAREKIN HASI DU
Talde txuribeltzak 2-0 galdu zuen Calahorraren aurka Errioxan, denboraldi berria ezkerreko hankarekin hasi dute
Real Unionek ez du denboraldi berria ondo hasi, aurreko urtean denboraldia berdinketarekin hasi bazuen, aurten porrotarekin hasi du. Errioxara bidaiatu zuten Calahorraren aurka denboraldiko lehen neurketa jokatzeko eta etxeko taldeak hiru puntuak etxean geratzea lortu zuten.
Lehen zatian ez zen gaizki aritu Real Union, baloiaren jabetza Calahorrak zuen baina presio handia burutu zuen etxeko taldearen atzelariei. Badirudi hori izango dela Real Unionen jokatzeko era, presio handia egin kontrako taldearean atzelariei eta hutsen bat itxaron golak erdiesteko. Hala ere, 37.minutuan Parlak Calahorra aurreratu zuen min handia eginez talde txuribeltzari.
Bigarren zatian, Real Unionen presioak behera egin zuen eta Calahorra erosoago ibili zen berdegunean. Horrela, bigarren zati osoa mendean izan eta gero norgehiagokako azken minutuan Aritz Bordak, Real Unionen atzelari berriak, bere atean 2-0ekoa egin zuen.
Datorren astean Stadium Galen denboraldi berria estreinatuko du eta aurrean ligako talde zailenetariko bat izango dute, Leongo Kulturala hain zuzen. Alberto Iturraldek etxean indartsu bihurtu zuen Real Union aurreko urtean, ikusi beharko da aurtengoan ere horrelakorik lortzen duen.