REAL UNIONEK CADIZ JASOKO DU ERREGE KOPAKO LEHEN KANPORAKETAN

2022/10/24
REAL UNIONEK CADIZ JASOKO DU ERREGE KOPAKO LEHEN KANPORAKETAN

Gaur goizean ospatu da Errege Kopako lehen kanporaketaren zozketa eta txuribeltzei Cadiz jasotzea egokitu zaie

Real Unionek Cadiz taldea jasoko du Stadium Galen, Errege Kopako lehen kanporaketa jokatzeko. Oraindik zehaztu gabe dago eguna eta ordua, baina azaroaren 12an edo 13an ospatuko da bi talde hauen arteko neurketa.

Gaur goizean ospatuko da Errege Kopako lehen kanporaketako partiduen zozketa Las Rozasen. Bertan, Cadiz jasotzea egokitu zaio Real Unioni. 2010. urteaz geroztik, klub txuribeltzak ez zuen Lehen mailako talde bat hartzen bere etxean. Orduan, irundarrek Sevilla CFren kontra jokatu zuten final-hamaseirena, urte hartako urriraren 27an hain zuzen ere.

Mikel Bengoa Real Uniongo kirol arduradunak adierazi duenez, “oso pozik gaude. 12 urte ziren Errege Kopan Real Unionek Lehen mailako talde baten aurka jokatzen ez zuela. Irunen jende guztiak daki lehiaketa honek klubarentzat duen garrantzia. Gainera, Real Union Bigarren mailara igo zen urtean, aurreko kanporaketa batean, Cadiz izan zen Stadium Galen mailaz igotzea lortu zuena, beraz, partida aurrera ateratzeko motibazio osoa dugu”.

Azaroaren 12an edo 13an ospatuko da bi talde hauen arteko neurketa, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.