REAL UNIONEK BI JOKALARI BERRI SINATU DITU

2019/09/03
REAL UNIONEK BI JOKALARI BERRI SINATU DITU

Klubak gaurko egunean argitaratu du Nicolas Kata Martinez eta Alvaro Matias Telis talde txuribeltzaren jokalari berriak izango direla denboraldi honetan

Denboraldia hasi bada ere, Real Unionek bere plantila ixten jarraitzen du eta gaurko egunean bi fitxaketen berri eman du. Batetik, Guinea Ekuatorialeko selekzioarekin aritzen den Nicolas Kata Martinez erdilaria eta bestetik, Alvaro Matias Telis atzelari uruguaitarra.

Kata Bartzelonan jaioa da eta Real Unionekin denboraldi baterako sinatzen du. Azken denboraldiak Valentziaren harrobiko taldean jokatu ostean, talderik gabe aurkitzen zen. Momentu hauetan, Guinea Ekuatorialeko selekzioarekin kontzentratuta aurkitzen da 2022an jokatuko den Qatarko Mundialeko sailkatzeko faseko lehen fasea prestatzen.

22 urteko Telis ere denboraldi baterako sinatu du talde txuribeltarekin. Hau ere talderik gabe aurkitzen zen eta aurredenboraldia Real Unionekin egin ostean, klubak sinatzea erabaki zuen. Bere errendimendua ona izan zen atzelari ezkertiar bezala eta Alberto Iturraldek bere taldean izatea erabaki zuen.

Beraz, erdigunea eta defentsa egun batean indartu egin du Real Unionek, ziur lehen bi jardunaldietako emaitzak hobetzeko helburuarekin.