REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

2024/04/22
REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Real Union Club 3
1 Unionistas de Salamanca CF

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu zuen pasa den igandean Galen, Unionistas de Salamanca taldearen kontra. 3-1eko markagailuarekin, jardunaldiko puntuak poltsikoratu zituzten txuribeltzek eta horrela, maila mantetzeko helburutik pixka bat hurbilago daude, jeitsierako postuetatik ere aldenduz.

Lehen zatian agintzen hasi zen Unionsitas, baina Real Union ongi kokatu zen gibelean eta aukerak ere sortu zituzten markagailua euren alde jartzeko. Escobarrek izan zuen lehena, hamargarren minutuan, kornerrean bukatu zena. Ordu erdia pasa tuta, Lunak izan zuen eskuin hegaletik gola sartzeko aukera, baina jaurtiketa gora joan zen.

Bigarren zatiaren hasieran ailegatu zen etxekoen lehen gola. 57. minutuan, Escobarrek Josecaren erdiraketa errematatu zuen eta 1-0ekoa ezarri zuen bere taldearen alde. Bisitariek erantzun eta partidua berdintzeko puntuan izan ziren, hala ere Irazustak ongi bideratu zuen baloia kornerrera. Etxekoek ireki zuten markagailuan hutsunea hurrengo minutuetan. Hutsean geratu zen aukera baten ondotik, Solísek (79. minutuan) sartu zuen taldearen bigarren gola. Lehen jokaldi batean, Benitori pasatu zion baloia eta azken honen jaurtiketa ongi gelditu zuen atezain bisitariak. Hala ere, gibelean Solís ongi kokatu zen eta baloia berriz ere bere hanketan hartu eta, orduan bai, atean sartu zen jaurtiketa.

Sei minutuko luzapena izan zuen partiduak eta urduritasuna izan zen nagusi orduan. 94. minutuan, Slavyk aldea murriztu zuen gol batekin, baina ez zen nahikoa izan garaipenak ihes egitko. Gainera, 96. minutuan, Benitok hirugarren gola sartzeko aukera aprobetxatu zuen eta 3-1eko emaitza ezarri zuen behin-betiko.

Hiru puntu gehiagorekin, jeitsiera postuetatik aldendu da pixka bat Real Union. Hala ere, garaipenak batzen segitu beharko du denboraldia lasaitasunarekin bukatzeko. Hori egiteko hurrengo aukera Taxoaren izanen du Fran Justoren taldeak, larunbatean (apirilaren 27an) Osasuna Promesasen kontra, 16:00etan.

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)