Real Unionek bana berdindu zuen Mutrikurekin asteburuan
Mutriku FT: Enaitz Arambarri; Unai Etxeberria, Ander Olabarria, Ekaitz Lizardi (83′, Danel Osa), Jon Linder, Iosu Muiños, Beñat Lezertua (75′, Ugaitz Belaustegi), Andoni Arriaga, Aitzol Zubizarreta, Eneko Cárdenas (83′, Ion Osoro), Ander Blanco.
Real Union Roca: Odei Rodríguez; Ander Fernández, Axel Arrikarte, Unai Arteaga, Aimar Labaka; Fermín Corvo (61′, Xabier Garzón), Manu Pinillos; Mikel Martin (75′, Telmo Dolado), Jon Ortiz, Diego Letamendia; Beñat Palenzuela (83′, Asier Unsain).
Golak: 1-0, Eneko Cárdenas (3′). 1-1, Jon Ortiz (49′).
Epailea: Javier Gutierrez Ruiz. Txartel horiak Mutriku F.T.ko Beñat Lezertuari e Igor Quindosi eta Real Union Rocako Jon Ortizi.
Real Union Rocak bana berdindu zuen asteburuan Mutrikurekin. Partiduaren hirugarren minutuan lortu zuen Mutrikuk aitzina hartzea, eta 1-0ekoarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatiaren hasieran berriz, Real Unionek gola sartu zuen, Jon Ortizen eskutik, eta jardunaldiko puntuak banatu zituzten honela.
Mutrikuko Eneko Cardenasek sartu zuen partiduko lehen gola, hasi eta berehala. 1-0eko markagailua lortu zuten etxekoek honela eta atsedenaldira ere emaitza berarekin joan ziren. Bigarren zatian aldiz, 49. minutuan, Jon Ortizek sartu zuen talde txuribeltzaren lehen gola eta neurketa berdintzea lortu zuen honela. 1-1eko emaitzarekin bukatu zen neurketa eta beraz, jardunaldiko puntuak banatu zituzten bi taldeen artean.
Berdinketa honen ondotik, partidurik galdu gabe hasi du 2025. urtea Real Union Rocak. Sailkapeneko laugarren postuan dago kokaturik, 24 punturekin, eta heldu den asteburuan Mondragon CF hartuko du Stadium Galen.
Odei Rodriguez jokalariak egin du partiduaren balorazioa.