Real Unionek Arenteiro garaitu zuen Stadium Galen
Real Unionek 1-0eko markagailuarekin garaitu zuen atzo eguerdian Arenteiro. Stadium Galen jaso zuen talde galiziarra eta Qique Riverok sartutako gol bati esker, jardunaldiko hiru puntuak ere bereganatu zituen talde txuribeltzak. Horrela, 35 puntu ditu guztira sailkapenean eta hamaikagarren postuan kokatu da Albert Carbóren taldea.
Lehen zatia hutsera berdinduta bukatu ondotik, bigarrenean ailegatu zen Real Unionen garaipenaren gola. 53. minutuan, penaltiz sartu zuen baloia sarera Quique Riverok. Segio Benitok kontraeraso batean Dani Garridori eman zion baloia, area barruan kokatua zegoena. Errioxarrak baloia kontrolatu eta penaltia eragin zuen. Quique Rivero izan zen penaltia jaurtitzeko arduraduna eta ez zuen hutsik egin. Diego Garciaren eskuinaldetik sartu zuen baloia barrura eta 1-0ekoa ezarri zuen talde txuribeltzaren alde.
Jokaldi honen ondotik, Arenteiro hamar jokalarirekin gelditu zen Yacouba Dioriri ateratako txartel gorriarengatik, Sergio Benitori heldu baitzion atera bakarrik zihoanean. Real Unionek egoera hau aprobetxatu nahi izan zuen markagailuan tartea irekitzea eta aurkariaren areara hurbiltzeko arriskua hartu zuen. Sergio Benito saiatu zen bigarren gola sartzen, baina ez zuen lortu. Hala ere, sufritu bazuten ere, emaitza euren alde mantentzen jakin zuten eta hiru puntuak Stadium Galen geratu ziren azkenean.
Garaipen honekin, Real Union hamaikagarren postuan kokatu da, 35 punturekin guztira. Heldu den igandean, 12:00etan, Ourense CF bisitatuko du Albert Carbóren taldeak.