REAL UNIONEK ANDER BARDAJI FITXATU DU

2022/02/09
REAL UNIONEK ANDER BARDAJI FITXATU DU

Lasarteko atezainak txuribeltzekin jokatuko du 2022ko ekainaren 30a arte

Real Unionek gaur eguerdian jakitera eman duenez, Ander Bardaji atezain lasartearra fitxatu berri du denboraldi amaiera arte, 2022ko ekainaren 30a arte hain zuzen ere. 26 urteko jokalaria talderik gabe zegoen eta Aitor Zulaikak entrenatzen duen taldearekin aritzeak ilusioa egiten dio.

Ander Bardaji Maiza Errealaren harrobian hezitako atezaina da, eta orain arteko bere ibilbide profesionalean maila oneko hainbat taldeetan jokatu du, hala nola, Erreala B, SD Huesca, CF Fuenlabrada edo SD Ejea taldean. Gaur egun talde gabe zegoen eta Irunen entrenatzen hasia zen. Honela, erraza egin zaie, bai Real Unioni baita Bardajiri ere, akordio batera iristea eta txuribeltzen parte bilakatzea. Atezainaren hitzetan, “oso pozik nago talde honetako kide izateagatik. Besoak zabalik hartu naute eta ilusio gainezka nago etapa berri honekin”.