REAL UNIONEK 2-0 GALDU ZUEN DUX-EN KONTRA

2022/05/09
REAL UNIONEK 2-0 GALDU ZUEN DUX-EN KONTRA
DUX Internacional Madrid 2
0 Real Union

Aukera askorik gabeko neurketa baten ondoren DUX taldeak irabazi zuen, Real Unioni play-offa jokatzeko aukera zailduz

Real Unionek atzo denboraldiko 35. jardunaldia jokatu zuen DUX Internacional Madrid taldearen aurka. Lehendabiziko zatian etxeko taldeak bi gol sartu ondoren, Real Unionen puntuak batzeko aukera bertan behera gelditu zen eta play-offak jokatzeko aukera ere zailtzen hasi zitzaion.

Neurketa hasi eta seigarren minutuan etxeko taldearen lehendabiziko aukera iritsi zen. Montoro jarri zen Irazustaren aurrean, baina ezin izan zuen errematatu. Hamar minutu beranduago, Real Unionek izan zuen baloia sarera sartzeko aukera, Capeleteren eskutik, baina honek ez zuen zorterik izan. 23. Minutuan aldiz, DUX-en gola etorri zen, Alvaro Martinek sartu zuena Real Unioneko atezaina gaindituz. Martinek berak bigarren aukera bat ere izan zuen bost minutu beranduago, baina honetan Irazustak gelditzea lortu zuen. Atsedenaldia baino lehen, madrildarren bigarren gola iritsi zen, Ruben Ramosek penaltiz sartu zuena.

Bigarren zatian Real Union hobeki sartu zen jokoan, baina hala ere ez zuen asmatu atearen aurrean. DUX-ek ere ez zuen zorte gehiagorik izan, eta ezin izan zuen markagailuan gehiago aldendu.

Emaitza honekin, Real Unionek gero eta zailago du play-offak jokatzeko aukera ematen duten postu horietan sartzea. Hala ere, oraindik ez da ezinezkoa eta taldeak borrokatzen jarraitu beharko du gelditzen zaizkion azken bi partiduetan. Hurrengoa Talaveraren kontra izango da, Stadium Galen, larunbatean arratsaldeko 19etan.

(Argazkia: Haimar Marcos)