REAL UNIONEK 1.000 EURO ESKEINI DIZKIO HARAMBEE AFRIKA ELKARREKIN BAI ELKARTEARI

2022/05/31
REAL UNIONEK 1.000 EURO ESKEINI DIZKIO HARAMBEE AFRIKA ELKARREKIN BAI ELKARTEARI

Bildutako dirua Lydia Wangariren ostalaritza ikasketak ordaintzeko bideratuko dute

Real Union eta CD Tudelano taldeen arteko denboraldiko azken neurketa aprobetxatuta, Igor Emery klubeko Administrazio Kontseiluko presidenteak 1.000 euroko txekea eman zion Harambee Afrika Elkarrekin Bai GKEri. Diru guzti hori Lydia Wangari keniatarraren ostalaritza ikasketak ordaintzeko bideratuko du elkarteak.

Klub txuribeltzak 2021. urtearen amaieran hartu zuen Harambee Afrika Elkarrekin Bai elkartearekin batera lan egiteko ardura. Hitzarmenaren helburua Kenyako hamahiru neskei Nairobi Kibondeni Collegen ostalaritza ikasketak guztiz ordaintzea da.

Lehengo larunbatean emandako dirua “jokalarien, teknikarien, Administrazio Kontseiluko kideen eta klubeko langileen lankidetza desinteresatuari esker lortu da”, klubetik jakinarazi dutenez. Hau guztia “Igandero txuribeltzean egindako merchandising salmentarekin osatu” dela ere gaineratu dute.