REAL UNION UNIONISTAS SALAMANCA-REN KONTRA ARITUKO DA

2021/11/12
REAL UNION UNIONISTAS SALAMANCA-REN KONTRA ARITUKO DA

Irundarrak Unionistas Salamanca taldea jasoko du etxean bihar arratsaldeko 17etan

Real Unionek hitzordu berri bat izango du asteburuan beste etsai gogor batek aurka. Oraingo honetan, Stadium Galen izango da aurrez aurrekoa eta sailkapeneko bigarren postuan dagoen Unionistas Salamanca-ren kontra aritu beharko dira irundarrak. Aitor Zulaikak gaurko prentsaurrekoan aipatu duen moduan, talde hau “hasieran, ez zen faboritoenetako bat. Baino ezkutuak eta izenak ez dute ezertarako balio, eta egiten ari direnarekin frogatzen ari dira”.

Denboraldi honetan, Salamanca-koek ez dute oraindik jardunaldirik galdu, “etxean eta etxetik kanpo zenbaki oso onak dituzte”, Zulaikak zioen bezala. Gainera, “oso talde lehiakorra” dela eta “min emateko modu desberdinak” dituztela ere onartu du, “urduri jartzen ez den taldea da, une bakoitzean zertan jokatzen duen badakiena”, gaineratuz.

Hala ere, oso baikor azaldu da Zulaika eta taldea gogotsu dagoela azpimarratu du: “Ostiraletan beti gaude indarrez. Aldaketa txiki batzuk egin beharko dira aurkariari moldatzeko eta hortan gaude konzentratuta”. Gainera, etxeko taldearentzat biharko neurketako ardatz nagusia zein izango den ere azaldu du: “Gure bertsio onenetik hurbil bagaude, guk ere gauzak oso zail jarriko dizkiegu”.