REAL UNION ROCAK ZUMAIATIK PUNTU BAT EKARRI ZUEN ETXERA
Etxeko taldea aitzindu zen lehenbizi markagailuan, baina atsedenaldia baino lehen irundarrek partidua berdintzea lortu zuten
Zumaiako FT: Alberdi; Pérez, Uranga, Gorostola (Eizagirre, 56. min.), Vázquez; Jakes Osa (Igor Osa, 86. min.), Aristi, Jiménez, Calderón (Bereziartua, 80. min.), Bordagarai (Muguruza, 75. min.); Barro (Alonso, 56. min.).
Real Unión Roca: Oihan Fernández; Poirier, Cabo, Gordo, Elizetxea (Arteaga, 89. min.); Dolado, Letamendia (Sainte-Rose, 81. min.), Ander Fernández (Palenzuela, 75. min.), Martínez-Barranco, Tellechea (Burón, 65. min.); Ortiz (Delpuerto, 75. min.).
Emaitza (1-1): 1-0, Aristi (15. min.); 1-1, Ortiz (37. min.).
Epailea: Julen Lasarte González. Txartel horia atera die Vázquezi (84. min.) eta Igor Osari (89. min.) Zumaiako FT taldean eta Elizetxeari (75. min.) eta Gordori (89. min.) Real Unión Roca taldean.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 18. jardunaldia. Aita Mari. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak bana berdindu zuen pasa den asteburuan Zumaian, Zumaiako taldearen kontrako partiduan. Lehen ordu laurdenean aitzindu zen etxeko taldea eta horrela, markagailua bereganatu zuen. Hala ere, atsedenaldia baino lehen, 37. minutuan, talde irundarreko Ortizek neurketa berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian berdinketa hori mantendu zuten bi taldeek eta horrela, jardunaldiko bi puntuak bi taldeen artean banatu zituzten.
Puntu bat gehiagorekin, Carlos Garciaren mutilek 27 dituzte guztira orain sailkapenean. Hurrengo asteburuan, Zarautz KE jasoko dute Galeko anexoan, laugarren postuan dagoen taldea hain zuzen. 36 puntu dituzte zarauztarrek oraingoz, baina pasa den asteburuan 0-1 galdu zuten etxean Lesakako Beti Gazteren kontra.