Real Union Rocak Zarautz liderra garaitu zuen Galen
Real Union Roca: Odei Rodríguez, Peru Martínez Barranco, Iñigo Urtizberea, Manuel Pinillos, Jon Ortiz (90′, Joanes Martínez Barranco), Brice Ghussein (80′, Nicolás Chouza), Diego Letamendia, Ander Fernández (75′, Axel Arrikarte), Mikel Martín (80′, Iker Prieto), Asier Unsain, Unai Iturriaga.
Zarautz KE: A. Fernández de Casadevante, Jon Aizpurua (87′, Ibon Garrastazu), Iban Perea, Julen Manterola, Kepa Aizpurua (63′, Haritz Unanue), Aitor Andreano (78′, Unai Etxeberria), I. Fernández de Casadevante, Ander Irigoien, Julen Esnal, Unax Peinador, Jokin Oyanguren (63′, Jon Peñagaricano).
Golak: 1-0, Brice Ghussein (69′). 2-0, Asier Unsain (76′).
Epailea: Joseba Martín Verdugo Naveiro. Txartel horiak Jon Ortizi (22′) eta Mikel Martini (67′) Real Union Clubean eta Jokin Oyangureni (55′) eta Unai Etxeberriari (89′) Zarautz KEn.
Real Union Rocak 2-0 irabazi zuen asteburuan, Galen, Zarautz sailkapeneko liderraren kontra. Bi golak bigarren zatian ailegatu ziren eta honela, jardunaldiko hiru puntual poltsikoratu zituen talde txuribeltzak, mailako zortzigarren postuan kokatuz.
Lehen zatia hutsean bukatu zuten bi taldeek eta atsedenaldira beraz, berdinduak ailegatu ziren. Bigarren zatian berriz, erritmo handiagoarekin zelairatu ziren txuribeltzak eta liderra garaitzeko gai izan ziren. Briche Ghusseinek lehenik (69. minutuan) eta Asier Unsainek ondotik (76. minutuan), gol bana sartu eta 2-0eko markagailua ezarri zuten behin-betiko.
Hiru puntu gehiagorekin, Real Union Roca zortzigarren postuan dago sailkaturik, 14 punturekin guztira. Heldu den asteburuan, Oñatira bidaiatu beharko du taldeak, bertako Aloña Mendi taldearen kontra lehiatzeko.
Asier Unsain bigarren golaren egileak egin du jardunaldiaren balorazioa.