REAL UNION ROCAK PUNTUAK ERAMAN ZITUEN ZUBIPETIK
Arteagaren golak urteko lehen garaipena eman zion Real Union Rocari Hernaniren aitzinean
CD Hernani: Zarza; Elizalde (Jáuregui, 76. min.), Ezeiza, Pirón (Aldareguía, 84. min.), Lujanbio; Sanz, Artola (Etxandi, 84. min.), Casares (Mendizabal, 62. min.), Alberdi, García; Oyarbide.
Real Unión Roca: Oihan Fernández; Elizetxea (Arteaga, 72. min.), Cabo, Gordo, Dolado (Herrero, 72. min.); Tellechea, Corvo (Sánchez, 66. min.), Martínez-Barranco, Letamendia (Sainte-Rose, 84. min.), Ander Fernández (Delpuerto, 66. min.); Ortiz.
Emaitza (0-1): 0-1, Arteaga (75. min.).
Epailea: Iker Martiarena Coronado. Txartel horia atera die Casaresi (23. min.) eta Elizalderi (33. min.) CD Hernanin eta Martínez-Barrancori (25. min.), Gordori (40. min.), Ortizi (41. min.) eta Doladori (51. min.) Real Unión Rocan. Sánchez kanporatu du bi txartel hori ikusi ondoren (85. min. eta 88. min.) Real Unión Rocan.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 17. jardunaldia. Zubipe. 300 ikusle inguru.
Real Union Rocak urteko lehen garaipena eskuratu zuen pasa den asteburuan Zubipen Hernaniren kontra. Partiduaren bukaera aldera lortu zuen talde txuribeltzak lehen eta azken gola, Arteagaren eskutik. 0-1ekoa ezarri zuen behin betiko jokalariak eta horrez gain, Oihan Fernandezek gelditutako penalti batek hiru puntuak Irunera ekartzea ahalbidetu zuen.
Carlos Garciaren mutilak 26 puntu batu dituzte orain sailkapenean eta zortzigarren postuan kokatu dira. Heldu den asteburuan berriz ere kanpoan ariko dira, hain zuzen ere, Zumaian, bertako Zumaiako FT taldearen kontra. Aurkari honek Beti Gazte garaitu zuen pasa den larunbatean etxean, 2-1eko markagailuarekin.