Real Union Rocak puntua galdu zuen Añorgaren kontra

2024/10/22
Palenzuelak banakoa ezartzea lortu zuen neurketaren bigarren zatian, baina Añorgak bigarren gola egin eta garaipena poltsikoratu zuen azken hamar minutuetan.
Real Union Rocak puntua galdu zuen Añorgaren kontra
Real Union Roca 1
2 Añorga KKE

Real Union Roca: Oihan Fernández, Peru Martínez Barranco, Eneko Behobide, Jon Ortiz, Fermín Corvo (45′, Telmo Dolado), Beñat Palenzuela, Ander Fernández, Mikel Martín (69′, Brice Ghussein), Asier Unsain (45′, Diego), Unai Arteaga, Markel Mancisidor.

Añorga KKE: Kerman, Peru, Iker, Oier, Aner, Beñat (88′, Iker), Imanol (73′, Marc), Mante (78′, Asier), Aitor (56′, Peon), Unai (67′, Mikel), Rubén.

Golak: 1-0, Imanol (24′). 1-1, Palenzuela (55′). 1-2, Asier (83′).

Epailea: Andoni Martín Domínguez. Txartel horiak atera dizkie Ander Fernandezi (50′) eta Beñat Palenzuelari (66′) Real Union Rocan, eta Unai-ri (31 ‘), Oier-ri (53’), Beñat-i (80 ‘), Ruben-i (90’) eta Icerman-i (90 ‘) Añorga KKEn. Gainera, Aner-ri (Añorga KKE) txartel gorria erakutsi dio (36′, 39’).

Real Union Rocak 1-2 galdu zuen pasa den asteburuan Stadium Galen Añorga KKE-ren kontra. Etxeko taldea gai izan zen bigarren zatian berdinketa eskuratzeko, baina bisitariek bigarren gola egin eta hiru puntuak poltsikoratu zituzten. 

Añorgak sartu zuen jardunaldiko lehen gola, partiduaren 24. minutuan, Imanolen eskutik. Berdinketa aldiz, ez zen bigarren zatira arte ailegatu. 55. minutuan Beñat Palenzuelak lortu zuen markagailuan banakoa ezartzea eta horrela mantendu zuten emaitza partiduaren bukaera bitarte. Puntuak banatu behar zituztela uste zutenean aldiz, 83. minutuan, Asierrek Añorgaren bigarren gola sartu zuen eta honekin, garaipena ere etxera eraman zuen taldeak. 

Carlos Garcíaren taldea hamargarren da sailkapenean, sei punturekin. Heldu den asteburuan Agorrosinen jokatuko du Bergararen kontra.

Jon Garcia Real Union Rocako jokalariak egin du partiduaren balorazioa.