REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

2024/03/26
REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Real Union Roca 1
1 Amaikak Bat KE

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Gordo, Elizetxea (Arteaga, 86. min.), Martínez-Barranco; Sánchez (Ander Fernández, 86. min.), Corvo (Delpuerto, 63. min.), Capelete, Sainte-Rose (Herrero, 63. min.), Dolado (Tellechea, 86. min.); Ortiz.

Amaikak Bat KE: Bastida; Aguirre (Maza, 36. min.), Martija, Txomin Beitia, Etxaniz; Beristain (Villa, 24. min.), Joseba Beitia (Aznal, 64. min.), Salegui (Agirrezabala, 70. min.), Iribar, Duñabeitia (Rementería, 74. min.); Azkoitia.

Emaitza (1-1): 0-1, Duñabeitia (40. min.); 1-1, Capelete, penaltiz (83. min.).

Epailea: Iñaki Tejadas Aguirre. Txartel horia atera die Gordori (42. Min.), Cabori (61. Min.) eta Sánchezi (76. Min.) Real Unión Rocan eta Txomin Beitiari (44. Min.), Saleguiri (59. Min.) eta Etxanizi (69. Min.) Amaikak Bat KEn.

Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 27. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.

Real Union Rocak banako emaitza erdietsi zuen etxean, Galeko anexoan, Amaikak Bat taldearen kontrako partiduan. Puntu bat gehiago batuta sailkapenean, orain 36 puntu ditu Irungo taldeak eta bederatzigarren postuan dago kokatuta.

Debako jokalariak izan ziren markagailuan aitzina hartzen lehenak, Duñabeitiak 40. minutuan sartutako golari esker. Etxekoak neurketa berdintzen saiatu ziren bigarren zatian eta azkenik, ailegatu zen hainbertze desiotako gola. Neurketa bukatzeko zazpi minutu bakarrik gelditzen zirenea, Mario Capeletek penaltiz sartu zuen baloia sarera eta horrela, berdinketa jarri zuen markagailuan behin-betiko.

Puntu bat gehiago lortuta, bederatzigarren postuan kokatu da Carlos Garciaren taldea sailkapenean, 36 punturekin guztira. Hurrengo bi asteburuetan atsedenaldia izanen dute Gipuzkoako Ligan, eta bueltan, txuribeltzak Azpeitiara joanen dira, bertako Lagun Onak B taldearen kontra lehitzera.