Real Union Rocak luzapenean lortu zuen Aloña Mendi garaitzea
Real Union Roca: Oihan Fernández; Ander Fernández, Manu Pinillos, Iñigo Elizechea, Aimar Labaka; Mikel Martin (65′, Beñat Palenzuela), Diego Letamendia, Markel Mancisidor (78′, Telmo Dolado), Xabier Garzón (84′, Asier Unsain); Jon Ortiz, Brice Ghussein.
Aloña Mendi KE: Josu Mediavilla; Hasier Arregi (57′, Jon Anduaga), Iñaki Alonso (84′, Ander Irizar), Ander Bikuña (73′, Aitor Zubiagirre), Iñigo Guridi, Oier Guerreiro (88′, Andoni Altube), Imanol Pérez, Aimar Gexan Anduaga (90′, Mikel Madina), Julen Zelaia, Jokin Madina, Jon Guridi.
Golak: 1-0, Jon Ortiz (90′).
Epailea: Jesús Ibáñez González. Txartel horiak Aloña Mendi K.E.-ko Iñaki Alonsori (53′), Ander Irizari (90′), Julen Zelaiari (90′), Gotzon Urcelayri (ent, 90′) eta Jokin Madinari.
Real Union Rocak 1-0 irabazi zuen asteburuan Aloña Mendi taldearen kontra. Azken minutuan erabaki zen neurketa irundarren alde, Jon Ortizek sartutako golari esker. Hiru puntu garrantzitsu batu zituen honela talde txuribeltzak sailkapenera eta hirugarren postuan kokatu da, 50 punturekin guztira.
Golik gabeko neurketa jokatu zuten asteburuan, Stadium Galen, Real Union Rocak eta Aloña Mendik. 90 minutuak hurbil, hutsera berdinduta bukatuko zutela uste zuten bi taldeek ere. Hala ere, Jon Ortiz adi egon zen momentu erabakigarrian. Area barrura sartu zen baloi bat, hegaleko sake batean, eta aldaratzean Ortizek jaso zuen hau. Jaurtiketa egin eta gola egitea lortu zuen talde txuribeltzako jokalariak, garaipena ere lortuz.
Hiru puntu gehiagorekin, sailkapeneko hirugarren postuan dago orain Carlos Garciaren taldea, 50 punturekin guztira. Zumaiako laugarren sailktauarekin berdinduta dago eta aitzinetik, bigarren postuan, Zarautz kokatu da lau puntu gehiagorekin. Honen ondotik, heldu den asteburuan Lesakan ariko da talde irundarra, Mastegin, bertako Beti Gazte taldearen kontra.
Markel Mancisidor jokalariak egin du neurketaren balorazioa.