Real Union Rocak hutsera berdindu zuen Mondragon taldearen kontra

2024/10/01
Neurketa lehiatua jokatu zuten bi taldeek, baina ezin izan zituzten aukerak errematatu.
Real Union Rocak hutsera berdindu zuen Mondragon taldearen kontra
Mondragon FC 0
0 Real Union Roca

Mondragon FC: Gaizka, Mena, Aritz, Durana (C), Oihan (Adrián, 76′), Iker Pérez (Ekaitz, 52′), Mikel, Marcus (67′), Luis, Jontxu (Pavón, 69′), Xabat (Íñigo, 61′).

Real Union Roca: Odei Rodríguez, Pinillos, Labaka, Ortiz, Corvo (Nicolás, 77′), Garzón (Peru, 85′), Mikel (Palenzuela, 70′), Fernández, Brice (Asier, 70′), Arteaga (C), Markel (Diego, 66′).

Emaitza: 0-0

Txartelak:

Mondragon FC: Jontxu (min 43′) eta Xabat (min 60′).

Real Union Roca: Brice (min 20′), Arteaga (min 28′), Corvo (min 46′) eta Markel (min 61′)

Real Union Rocak hutsera berdindu zuen pasa den larunbatean Mondragon taldearen kontra. Partidu lehiatua jokatu zuten bi taldeek eta aukerak ere sortu zituzten, nahiz eta horietako bakar bat ere ez zen sarean sartu eta beraz, jardunaldiko puntuak banatu behar izan zituzten.

Puntu bat gehiago batuta, Real Union Rocak hiru ditu guztira sailkapen orokorrean eta hamahirugarren postuan kokatua dago. Heldu den asteburuan, Hernani jasoko du etxean talde irundarrak.