REAL UNION ROCAK HONDARRIBIAREN KONTRAKO DERBIA IRABAZI ZUEN

2023/01/17
REAL UNION ROCAK HONDARRIBIAREN KONTRAKO DERBIA IRABAZI ZUEN
Hondarribia FE 0
1 Real Union Roca

Letamendiak bigarren zatian sartutako golari esker, Irungo taldeak hiru puntuak bereganatu zituen

Hondarribia FE: Alcain; Villaverde (Perez, 74. min.), Uriarte (Becerra, 74. min.), Sima, Ainaga (Arrieta, 68. min.); Amunarriz, Mellado, Tellechea, Blazquez, Garcia (Cabanillas, 60. min.); Bautista.

Real Union Roca: Flores; Arteaga, Cabo, Gordo, Olaciregui; Sarr (Sanchez, 59. min.), Letamendia (Arzuaga, 70. min.), Ollo (Abad, 68. min.), Corvo, Sagredo (Rodriguez, 67. min.); Palenzuela (Chacin, 81. min.).

Emaitza (0-1): 0-1, Letamendia (64. min.).

Epailea: Santiago Cuyami Gaiztarro. Txartel horia atera die Simari (43. min.), Garciari (45. min.), Uriarteri (47. min.), Villaverderi (52. min.) eta Melladori (72. min.) Hondarribia FE taldean eta Sarri (40. min.) Real Union Roca taldean. Asier Deez Real Union Rocaren delegatuari ere txartel horia atera dio (89. min.). Cabanillas (83. min. eta 92. min.) eta Arrieta (85. min. eta 92. min) kanporatuak izan dira Hondarribia FE taldean bi txartel hori ikusi ondoren eta Rodriguez (83. min. eta 92. min.) Real Union Roca taldean.

Bestelakorik: Gizonezkoen Gorengo Erregional Mailako 15. jardunaldia. Hondartza. 500 ikusle inguru.

Real Union Roca-k eta Hondarribiak euren arteko derbia ospatu zuten pasa den larunbatean Hondartza zelaian. Bigarren aldia zen Irungo taldeak ekipazio urdina erabiltzen zuela eta hitzordu garrantzitsu batean, Hondarribiaren kontrako partiduan hain zuzen ere. Neurketa lehiatua izan bazen ere, talde bisitariak sartutako golari esker, bertze hiru puntu bereganatu zituzten Carlos Garciaren mutilek.


500 ikusle inguruk gozatu zuten Hondarribia eta Real Union Roca-ren arteko derbia. Lehen zatia hutsean iragan zen, golik gabe, eta bigarren zatian iritsi zen partidua erabakiko zuen jokaldia. 64. minutuan, Letamendiak sartu zuen Real Union Roca-ren aldeko gola eta Hondarribiak ezin izan zuen hau berdindu.

Horrela, jardunaldiko hiru puntuak Irunera joan ziren eta honekin, mendeurrena ospatzen ari den taldeak 35 puntu batu zituen guztira sailkapenean, bere lidergoari eutsiz. Datorren asteburuan kanpoan jokatuko dute berriz ere irundarrek. Hain zuzen ere, Touring KE bisitatu beharko dute Fanderian.