Real Union Rocak hiru puntuak ekarri zituen Zumaiatik Irunera

2024/11/12
Etxeko taldea izan zen markagailuan aitzina hartzen lehena, baina talde txuribeltzak ez zuen etsi eta, emaitza iraulita, garaipena eta hiru puntuak poltsikoratu zituen.
Real Union Rocak hiru puntuak ekarri zituen Zumaiatik Irunera
Zumaiako FT 1
3 Real Union Roca

Zumaiako FT: Uzkudun, Uranga, J. Osa, Jiménez (64′, Calderón), Barro (55′, Gorostola), Yeregui, A. Bordagarai, O. Bordagarai (71′, Aristi), Etxabe (64′, Eizagirre), M. Osa, Azkue (71′, Azkue).

Real Union Roca: Oihan Fernández, Peru Martínez Barranco, Eneko Behobide, Manuel Pinillos, Jon Ortiz (90′, Nicolás Chouza), Brice Ghussein (87′, Papa Elhadji Sarr), Diego Armando Letamendia, Ander Fernández (53′, Axel Arrikarte), Mikel Martin, Asier Unsain (67′, Telmo Dolado), Unai Arteaga.

Golak: 1-0, Etxabe (14′). 1-1, Brice Ghussein (59′). 1-2, Jon Ortiz (66′). 1-3, Brice Ghussein, 78′).

Epailea: Unai De Diego Cía. Txartel horiak Barro (49′) eta Egañari (67′) Zumaiako FT-n, eta Francisco Javier Sánchez (prestatzaile fisikoa, 59′) eta Jon Ortizi (70′) Real Unión Rocan.

Real Union Rocak 1-3 irabazi zuen pasa den asteburuan Zumaiakoren kontra. Galtzen hasi bazen ere, talde txuribeltza gai izan zen markagailua iraultzeko eta hiru puntuak poltsikoratzeko. 

Lehen ordu laurdena pasata, Zumaiakok aitzina hartu zuen markagailuan, Etxabek sartutako gol batekin. 1-0eko emaitzarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira, Real Union Rocak hau iraultzeko asmo garbia zuelarik. Bigarren zatia hasita, 59. minutuan, lortu zuen lehen gola talde txuribeltzak, Brice Ghusseinek sartutakoa, eta berdinketa eman ziena. Zazpi minutu beranduago, Jon Ortizek bigarrena sartu eta dagoeneko partidua euren alde jarri zuen. Hirugarren eta azken gola, 78. minutuan ailegatu zen, berriz ere, Ghusseinen eskutik. 

Garaipen honekin, sailkapeneko hamargarren postuan kokatu da Real Union Roca, hamaika punturekin guztira. Heldu den asteburuan, Stadium Galen ariko da taldea, Zarautz KEren kontra. 

Eneko Behobide jokalariak egin du partiduaren balorazioa.