Real Union Rocak hiru puntu ekarri zituen Elgoibarretik
Elgoibar CD: Jon Guillo; Iker Izaguirre, Unax Goñi, Iosu Barrenechea, Jon Galarraga (53′, Julen Oteo), Gorka Muguerza (67′, Aritz Azkue), Eñaut Igartua, Jacint Arrizabalaga (77′, Iker Aguilar), Julen Guillo, Jon Villava (Ibon Viña), Beñat Herrero (59′, Mohamed Abou-Elarais).
Real Union Roca: Odei Rodríguez, Axel Arrikarte (68′, Xabi Garzón), Manu Pinillos, Iñigo Elizetxea, Jon Ortiz (87′, Fermín Corvo), Brice Ghussein (68′, Beñat Palenzuela), Diego Letamendia, Mikel Martin (81′, Telmo Dolado), Unai Arteaga, Aimar Labaka, Markel Mancisidor (87′, Asier Unsain).
Golak: 0-1, Brice Ghussein (26′). 0-2, Brice Ghussein (32′). 0-3, Asier Unsain (90′).
Epailea: Edorta Portillo Vázquez. Txartel horiak Elgoibar CDko Gorka Muguerzari (18′) eta Jon Guillori (32′), eta Real Union Rocako Brice Ghusseini (37′) eta Aimar Labakari (70′).
Real Union Rocak 0-3ko markagailuarekin garaitu zuen Elgoibar bere etxean. Denboraldiko lehen itzulia jardunaldiko puntu guztiak batuta bukatu zuten talde txuribeltzak, eta sailkapeneko laugarren postuan kokatu da orain.
Carlos Garciaren taldeak bideratuta utzi zuen garaipena lehen zatian. Ordu erdia pasatu baino lehen, 0-1ekoa ezarri zuen emaitzan Brice Ghusseinek. Gogoz gelditu zen Ghussein bera eta, sei minutu beranduago, bigarrena ere sartzeko aukera aprobetxatu zuen, atsedenaldira 0-2arekin joateko. Real Union Rocak garaipena eskuan bazuen ere, partiduaren 90. minutuan, Asier Unsainek hirugarren eta azken gola lortu zuen eta 0-3koarekin bukatu zen behin-betiko neurketa.
Azken garaipen honekin, Carlos Garciaren mutilak laugarren postuan kokatu dira sailkapenean, 30 punturekin guztira. Heldu den astean, denboraldiko bigarren itzuliari hasiera emateko, Vasconia hartuko dute Stadium Galen.