Real Union Rocak garaipena eskuratu zuen etxean Mondragon taldearen kontra
Real Union Roca: Odei Rodríguez; Ander Fernández, Axel Arrikarte, Unai Arteaga, Diego Letamendia; Manu Pinillos (82′, Fermín Corvo), Markel Mancisidor; Mikel Martin (75′, Beñat Palenzuela), Xabi Garzón, Asier Unsain (64′, Telmo Dolado); Brice Ghussein (90′, Ayoub El Hammami).
Mondragon CF: Gaizka Iturrioz; Aitzol Bengoa, Danel Mena, Iñigo Arizmendiarreta, Aritz Arizmendiarreta, Iker Pérez (77′, Julen Valle), Oihan Rodríguez, Ekaitz Albert (57′, Xabat Otxandiano), Adrián Fernández (75′, Manex Villar), Paulo Iñaki Abasolo (69′, Josu Durana), Gorka Mena (75′, Jon Sánchez).
Golak: 0-1, Oihan Rodríguez (12′). 1-1, Telmo Dolado (83′). 2-1, Telmo Dolado (90′).
Epailea: David Tejero Arroyo. Txartel horiak Real Union Rocako Telmo Doladori (zelaitik kanpo, 42′), Asier Díez-i (atezain entrenatzailea, 87′) eta Carlos Garcíari (entrenatzailea, 87′), eta Mondragón C.F.ko Oihan Rodríguez-i (37′), Aritz Arizmendiarretari (74′), Danel Menari (81′), Jon Sánchez-i (82′), Julen Valleri (88′) eta Gaizka Iturriozi (90′).
Real Union Rocak bertze garaipen bat eskuratu zuen pasa den asteburuan etxean. Stadium Galen hartu zuen Mondragon taldea eta, 2-1eko markagailuarekin, bertze hiru puntu poltsikoratu zituen talde irundarrak.
Atzetik hasi zuen partidua Real Union Rocak. Neurketa hasi eta hamabigarren minutuan, Mondragonek lortu zuen lehen gola, Oihan Rodriguezen bitartez. Emaitza berdintzen saiatu zen talde txuribeltza 90 minutuetan zehar, baina bukaera bitarte ez zuen lortu baloia sarera bidaltzea. Hala ere, bitartean, ongi defendatzen jakin zuen. 83. minutuan ordea, Telmo Doladok markagailuan berdinketa ezartzea lortu zuen, 1-1ekoa ezarriz. Garaipenaren bila segitu zuten Carlos Garciaren mutilek eta berriz ere Doladori esker, jardunaldiko hiru puntuak lortu zituzten neurketaren azken minutuan. Beñat Palenzuelak pasea egin zion Doladori eta honek bigarren aldiz lortu zuen gola.
Garaipen honekin, Real Union Roca sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da, 37 punturekin guztira. Heldu den asteburuan. Hernani bisitatuko du talde irundarrak Zubipen.
Telmo Doladok egin du partiduaren balorazioa.