Real Union Rocak garaipen zabala eskuratu zuen asteburuan Vasconiaren kontra

2025/01/28
Jon Ortizek sartutako hiru golei esker eta Mikel Martinen bertze batekin, talde txuribeltzak 4-0 irabazi zuen Vasconiaren kontra Galen. Honen ondotik, 33 puntu batu ditu taldeak guztira sailkapenean eta laugarren postuan kokatu da.
Real Union Rocak garaipen zabala eskuratu zuen asteburuan Vasconiaren kontra
Real Union Roca 4
0 Vasconia CD

Real Union Roca: Odei Rodríguez; Axel Arrikarte, Manu Pinillos (68′, Fermím Corvo), Iñigo Elizetxea, Jon Ortiz (63′, Asier Unsain), Brice Ghussein (72′, Beñat Palenzuela), Diego Letamendia, Mikel Martin (72′, Telmo Dolado), Unai Arteaga, Aimar Labaka, Markel Mancisidor (61′, Xabier Garzón).

Vasconia CD: Iker Villoria; Ander Aseguinolaza (61′, Lautaro Joel García), Aitor Lasa, Pablo Ayestaran, Francisco Javier Sepulveda, Alex López (65′, Jon Ander Traba), Ibai Quintanilla (61′, Jon Gutierrez), Danel Rouget, Asier Sánchez, David Stern, Javier Urtasun (46′, Juan Sebastián San Martín).

Golak: 1-0, Jon Ortiz (16′). 2-0, Jon Ortiz (51′). 3-0, Jon Ortiz (62′). 4-0, Mikel Martin (69′).

Epailea: Iker Martiarena Coronado. Txartel horiak Real Union Rocako Markel Mancisidori (51′), eta Vasconia C.D.ko Ander Aseguinolazari (53′), Francisco Javier Sepulvedari (82′), David Sterni (90′) y Danel Rougeti (90′).

Real Union Rocak 4-0 garaitu zuen asteburuan Vasconia. Lehen zatian neurketa talde txuribeltzaren alde jarri zen, baina bigarren zatian lortu zuten partidua guztiz bereganatzea.

Partiduaren lehen ordu laurdenean lortu zuen Jon Ortizek Real Union Rocaren lehen gola, eta 1-0ekoarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatian, indarrez zelairatu zen etxeko taldea eta, Jon Ortizen eskutik berriz ere, markagailuan zulo erabakigarria ireki zuten. Bi gol gehiago sartu zituen Ortizek, 51. eta 62. minutuetan. Hori gutti balitz, neurketa bukatzeko 21 minutu gelditzen zirenean, guztiz erabakita utzi zuen Mikel Martinek neurketa, 4-0eko emaitza lortuta. 

Honen ondotik, Real Union Roca laugarren da sailkapenean, 33 punturekin guztira. Heldu den asteburuan Mutriku bisitatuko du talde txuribeltzak. 

Jon Ortiz jokalariak egin du partiduaren balorazioa.